XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste Iragarpen Ofizial Batzuk

INDUSTRI ETA ENERGI SAILA

2511

IRAGARPENA, 1993ko maiatzaren 25ekoa, Industriko Bizkaiko Lurralde Ordezkariarena, aidetikako eta 132 kV-ko elektrabidea aldatu egin behar dela jendaurrean jartzeko dena.

Urriaren 20ko 2617/1966 Dekretuko 9. atalean eta 2619/1966 Dekretuko 10. atalean ezartzen diren ondorioetarako, jendaurrean jartzen da honoko instalazio hau:

Erref.: L-4.708 jac.sm

Eskegilea: Iberdrola, S.A.

Lekua: Ortuella.

Ezaugarriak: 132 kV-ko aidetikako elektrabidearen aldaketa, ingurubide bikoitzekoa, Ortuella-Retuerto, 4 eta 5 bis zutabeen artean dagoen gunea.

Aldaketaren luzeera: 438 m.

Haria: 385,1 mm.2-ko lodierako eta Al-Ac Gull erakoa.

Eusgailuak: metalezko zutabeak.

Helburua: Mercantil Progresin, S.A. enpresak egindako eskabideari erantzutea, Granada izeneko Poligono Industrialaren urbanizazioa egin ahal izateko.

Aurrekontua: 20.777.258 PTA.

Administrazio-baimena eta, zehazki, onura publikorakotzat deklara dadila eskatzen da.

Bilboko Maximo Aguirre kaleko 18-bis, 3. oinean egoitza duen Lurralde Ordezkaritza honetan proiektua aztertu ahal izateko argitaratzen da hau eta bai egokitzat jotako murtziloak bi kopiatan aurkeztu ahal izateko ere.

Iragarpen hau argitara dadin egunaren biharamunetik hasita kontatuko den hogeita hamar eguneko epearen barruan egin beharko da hori.

Bilbao, 1993ko maiatzak 25.

Lurralde Ordezkaria,

Egitekoak eskuz aldatu izanaren ondorioz,

EUSEBIO GAINZA LAFUENTE.